XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGUR XIBERUA
1- Sor lekhia ûtzirik gazte nintzalarik
Parisen sarthû nintzan korajez betherik
Plaserez gose eta bûrian hartûrik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri.

Errepika:
Agur Xiberua
Bazter gûzietako xokhorik eijerrana
Agur sor lekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitadazût hasperena
Zû ûtzi geroztik
Bizi niz trixterik
Abandonatûrik
Ez beita herririk
Parisez besterik
Zû bezalakorik
.

2- Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segûr goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera so-ginik betzait ûdûritzen
Orhigañen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriak khantatzen!

3- Ametsa, lagûn nezak ni Atharratzerat
Ene azken egûnen han igaraitera
Orhiko txoriaren khantûz behatzera
Pharka ditzan nik egin nigarrak
Hots, Xiberotarrak
Aintzinian gora
Eskualdûn bandera
.

Eskualdûn ororez ezagutia. Egina 1946 urthian. Xiberoko Khantore gehiena.